Mundu multipolar baterantz
Munduak gizarte mota berri baten aldeko apustuarekin ekin zion milurteko berriari; elkarrekiko komunikazioan bizitzea, mugak ezabatzea eta mundu bipolarretik multipolarera pasatzeko asmoa zeukana.
Errusiak akats ugari ditu superpotentzia bat izatera iristeko: izan ere, gero eta krisi ekonomiko handiagoa du, mafia eta gaizkileak ugarituz doaz (nazioaren suspertzea eragotziz), nazionalismoa goraka doa eta istripu nuklearren beldurra dago (zentral zaharkituak ditzutelako eta garestia delako horrenbetse zentral mantentzea).
Europar Batasuna: Munduko 3. potentzia ekonomikoa da EEBB eta Japoniaren atzetik, 15 estatuz osatua. Hala ere, pisu-politika gutxi dauka:
*Kanpo-politika komun bat ez dagoelako: EBko 15 estatuetako bakoirtzak bere interesak defendatzen dituelako
*Erabakigarritasun falta: Erabakiak gauzatzea kostatzen zaio
*EEBBen kanpo-politikarekiko mendekotasuna: NATOren jarduerarekin menderatuta.
Txina etorkizuneko potentzia nagusietako bat bezala aurreikusten da, hazkunde ekonomiko oso azkar bat gauzatzen ari delako. Merkatu ekonomian sartu zen arren, horrekin ez ziren arazo guztiak konpondu:produkzio baliabide zaharkituak, azpiegitura eskasia, giza eskubideen zapalkuntza, superpopulazioa, geldialdi politikoa…
ONU: ONUren (Nazio Batuen Erakundearen) erreforma ezinbestekoa da, bere egitura 2. Mundu Gerrako garaileetan oinarritutakoa baita. Gainera, erakundeak EEBBekiko mendetasun handia du eta hori aldatu egin behar da erakundeak partaidetza zabalago bat izan dezan. Hala ere, oso erakunde erabakigarria zian da historiako hainbat arazotan.
Sobietar Batasunaren Krisialdia
![]()
1990erako inork espero ez zuen egoera eman zen; izan ere, SESBen deuseztatzea eta berarekin batera, bloke komunistaren erorketa.
1985ean Gorbachov Sobietar Batasuneko agintean jarri eta egoera txar bati aurre egin beharrean azaldu zen; Krisialdi ekonomiko eta produktiboa zegoen, industria zaharkitua eta lehiakortasunik gabea zeukaten, horniketarako zailtasunak zituzten, gastu militar gero eta handiagoak zeuzkaten, sistema politikoa motelaldian zegoen…
Erreforma batzuk (perestroika) egin zituen orduan egoerari buelta emateko asmoz, diktadura komunistatik, demokraziabatetara pasatzeko(apurka-apurka): estatuko enpresen legea, glasnost(gardentasuna informazioetan) eta pentsamolde berria (EEBBkiko arazoa trankiltzea) eta disidenteen birgaitze politikoa (disidenteak onartzea). Hauek gauzatzeko orduan, bi talderi egin behar izan zien aurre Gorbachov-ek: kontserbadoreei(komunistak:egoera berarekin jarraitu) eta erreformistei(erabateko aldaketa gogorra nahi zuten, demokraziara).
SESBen zatiketa 1989an:
*Hauteskundeak Yeltsin erreformistak irabazi 1989an, Gorbachov-en aurkariak.
*(SESB=Errusia+Lituania+…) Errepublika askotan(Lituania…) talde nazionalistek irabazi zituzten hauteskundeak. Horrek SESBetik ateratzera eraman errepublika horiek(ideiak).
*Porrot ekonomikoa
Gorbachov: Errusiako Alderdi komunistako kidea. 1985ean agintari izendatu zuten eta erreforma plangintza bat gauzatu zuen, esperotako emaitzarik lortu gabe. Azkenik, dimititu egin behar izan zuen 1991n.
Chernovyl: 1986an Ukrainiko Chernobyl zentral atomikoan leherketa bat gertatu eta erradioaktibitate-kantitate handi bat isuri zen atmosferara. Eragin oso kaltegarriak gauzatu zituen eta errusiarrek ezkutatu egin nahi izan zuten istripua(sekretismoa).
NATO
![]()
IDENTIFIKATZEA
Gaia: Ipar Atlantikoko tratatua (NATO)
Kolektiboaren identifikazioa: Bloke komunista; EEBB, Britainia Handia, Frantzia, Kanada, Italia Belgika, Holanda, Luxemburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka, Islandia, Grezia, Turkia eta Alemania.
Data: 1952
Lekua:
AZTERKETA
Estatu ezberdinetako ordezkariak azaltzen dira mahai gainean, bloke komunistakoak.
IRUZKINA
II. Mundu Gerraren ostean sortutako bi superpotentzien artean gerra hotza hasi zen, hau da, etengabeko tentsio dinamikan sartu ziren, inoiz eraso zuzenik burutu gabe.
Hori dela eta, berehala banatu ziren bi bloke. Bata mendebaldekoa zen, kapitalistena, eta betsea berriz Ekialdekoa, komunistena. Bakoitzak bere interesak zituen, eta bere aliatuak zihurtatu nahi zituen. Horregatik sortu zuten Marshall plana kapitalistek, estatubatuek diru-laguntzak zihurtatzen zizkielako estatuei eta trukean bere aliatu bihurtzen baitzituen.
Horrez gain, Ipar Atlantikoko Tratatua ere izenpetu zuten Mendebaldeko blokekoek. Erakunde militarra zen honakoa, 12-16 estatuk eratua, eta bere helburu nagusia sobietarren erasoetatik babestea zen.
Aliatuak gehituz joan zen EEBB pixkanaka, eta munduan zehar base militar ugari eraikitzea lortu zuen horrela.
Ekialdeko blokekoak ere ez ziren gutxiago izan, eta mendebaldekoak bezala, Marshall eta NATOren ordez COMECON eta Varsobiako ituna sinatu zituzten, diru-lagutzak emanez aliatuak zihurtatzeko eta kapitalisten erasoetatik babesteko erakunde militarra edukitzeko.
NATOk gaur egun ere indarrean jarraitzen du, baina Varsobiako itunak ez.
Koreako Krisia
IDENTIFIKATZEA
Gaia: Ipar eta Hego Korearen arteko frontea, 38º paralelotik.
Kolektiboaren Identifikazioa: Bide batzer batean kokatuta dagoen kartel bat azaltzen da irudian, bertan, Ipar Korea eta Hego Korea banantzen dituen 38º paraleloa dagoela azaltzen delarik.
Data: 1950-1953
Lekua: Koreako 38º paraleloa, ipar eta hegoaren artean dagoena.
AZTERKETA
Irudian ez da pertsonaiarik azaltzen, azaltzen den bakarra kartel bat da, ipar koreatik hego koreara edo alderantziz pasatzen ari zarela informatzen dizuna.
IRUZKINA
Hego Koreari laguntzeko I. Mundu Gerran Japoniarrek Korea okupatu zuten, eta 1945ean Korea Babesteko Batzordea sortu zuten EEBBek, SESBek, Britainia Handiak eta Txinak.
Japoniarrek porrot egin zuten orduan, eta sobietarrak Mantxurian zehar sartu ziren. Korea bi zatitan banatu zuten beraz. 38. paralelotik gora (Ipar Korea) sobietarren esku gelditu zen, eta hortik behera berriz, estatubatuarren esku. Aliatu gehienek bi zatiak batzea nahi izan zuten arren, gerra hotza zela eta, ez zen bi estatuen arteko adostasunik izan, eta horrela sobietarrek lagunduta 1950ean Ipar Koreak Hego Korea inbaditzeari ekin zion. EEBBek NBEko baimena eskuratu zuen Hego Koreari laguntzeko, ez baitzuten nahi domino teoria gauzatzea, hau da, komunismoa Asian zehar hedatzen hastea.
Gerraren hasieran Ipar Koreak Hegoaldea ia dena hartu zuen, Pusango portua izan ezik, baina estatubatuarren laguntzaz iparraldekoak atzeratzea lortu zuten. Txinako mugaraino iritsi eta txinatarrekin ere borrokatu behar izan zuten EEBBek.
Gerra honen ondorioz, EEBBek aliatuak indartu zituzten Asian, erregimen komunista gehiago eragozteko asmoz.
Kubako Misilen Mehatxua
Maparen identifikazioa:
Mapan Estatu Batuak, Kanada, Kuba eta Mexiko azaltzen zaizkigu. Berdez, EEBB dago, eta Kuban kokatuta dauden misilek eremu hori eraso dezaketela adierazten du.
Iruzkina:
Koreako eta Berlingo gatazken ondoren, bi superpotentzien arteko tentsioak jarraitu egiten zuen. Bakezko bizikidetasuna deituriko fasean zegoen gerra, negoziazioak burutu zitezkeela uste baitzen, baina tartean, Kubako misilen krisia eta Vietnamgo gerra eman ziren.
Kuban, diktadore estatubatuar bat zegoen agintaritzan, kapitalisten blokekoa alegia. Hori ez zuten begi honez ikusten komunistek, eta horregatik, bere aurkako iraultzako bat burutu zuten, bere lekuan Fidel Castro komunista jartzeko asmotan. Hori gauzatzean, estatubatuarrak Kubakn lehorreratu ziren Fidel kargutik kentzeko asmoz, baina ez zuten lortu. Handik gutxira, Kuba sobietarren aliatua zenez, SESBek Estatu Batuei zuzenduta ko misilak jartzea lortu zuen Kubako lurretan. Estatu Batuarrak konturatu ziren edozein momentutan erasotuak izan zitezkeela misilez, eta horregatik, izua zabaldu zen bertan. Estatu Batuak hiru konponbide aztertu beharrean izan zen; Bata, misilak zeuden tokia bonbardatzea zen, bestea, Kuban lehorreratzea, eta azkenik, uhartea blokeatzea. Kenndyk uhartea blokeatzea aukeratu zuen, elikagaiak, tresnak… bertara pasatzen ez utziz etab. eta sekulako tentsioa bizi izan zen une hoietan mundu osoan. Hala ere, sobietarren buru zen Krustxevek atzera egin eta kokatutako misilak zein Kubarako ziren misilak erretiratzea erabaki zuen.
Honen ondorioz, beharrezkotzat jo zen bi potentzien arteko bakea ziurtatzea, beste horrelako gertaera larririk ez egotea nahi bazuten behintzat. Hori dela eta, egoera latzgarri honi irtenbidea bilatzeko, telefono gorria deiturikoa sortu zen, hau da, EEBBren eta SESBen buruzagien arteko komunikazio sistema zuzena. Dena den, bakerako intentzio batzuk ikusi ziren arren, gerra ez zen amaitu, eta Vietnamgo krisiak jarraitu zion Kubakoari.
Gerra Hotzeko blokeak
Mapa identifikatzea: Mapa honetan mundu osoa irudikatuta azaltzen zaigu. Kolore ezberdinez azaltzen zaizkigun lur-eremuek Gerra Hotzean zein bloketan aritu ziren esan nahi dute, eta tartean, gertaera nagusiak azaltzen dira.
II.Mundu Gerraren ostean bi superpotentzia nagusitu ziren munduan, Estatu batuak eta Sobietar Batasuna. Alemania aldiz, galtzaile nagusia izan zen, I.Mundu Gerran bezalaxe II.nean ere galtzaile izan baitzen. Bi superpotentzien artean etengabeko tentsio dinamika hasi zen, eta gutxinaka, bien arteko tentsio hori mundu osora hedatuz joan zen.
Esan bezala, gerra hotza bi superpotentzien arteko tentsio dinamikan oinarritutako gerra izan zen, baina ez zen oso konbentzionala izan, gerra mota berri bat aplikatu zuten. Ez zioten elkarri zuzenean eraso, beste herrialde batzuk erabili zituzten horretarako, eta noski, beraien lurraldeetan ez zen gatazkarik egon.
Gerra guztietan bezala hemegoan ere blokeak bereiztu ziren. Alemaniako krisiaren ondoren bereiztu ziren blokeak, mendebaldekoak eta ekialdekoak alegia, tartean, ez alineatuak ere izan zirelarik. Gerran norgehiagoka ideologikoa egon zenez, estatuak bloke batean edo bestean egokitzeko arrazoietako bat horixe izan zen.
Mendebaldeko blokean oinarri kapitalistak zituzten estatuak sartu ziren, guztien erreferentzia EEBB zelarik. Bi oinarri zituzten horretarako: Bata, Marshall plana zen; EEBBek diru-laguntzak bermatzen zizkien estatuei plan honen bidez, honek, II.Mundu Gerran hain hondatuta gelditu ziren lurraldeak berreraikitzea ahalbideratzen baitzuen eta horrela, nolabait, aliatuak ziurtatzen zituen. Bestea, NATO izan zen; Ipar Atlantikoko tratatua zen hau. 1949an sortu zuten aliantza militarra zen (EEBB, Britainia Handia…) eta horrekin defentsa kolektiboa ziurtatu nahi zuten. Guzti honekin EEBBek SESBren aurkako base militarrak eraiki ahal izan zituen mundu guztian zehar.
Ekialdeko blokean berriz oinarri komunistak zituzten estatuak sartu ziren, erreferentziatzat SESB hartuta. Mendebaldekoek bezala, bi oinarri izan zituzten hauek ere. Bata, COMECON zen, bloke honetakoei diru-laguntzak ziurtatzeko plana. Bestea, Varsobiako ituna zen, komunisten erakunde militarra alegia.
Behin gerran sartuta, eman ziren krisi nagusiak honakoak izan ziren. Hasteko, 1947an Berlingo krisia eman zen. II.Mundu Gerraren ostean, Alemania 4 zatitan banatua gelditu zen, eta bere hiriburua, Berlin, SESBeko lurretan. Garaileek ordea, Berlin ere 4 zatitan banatzea erabaki zuten. 1947an Britainia Handiak eta EEBBek beraien aldeak ekonomikoki batu zituzten, Frantzia eta SESB aurka egon arren, eta handik gutxira, Frantzia batu egin zitzaien EEBBei eta Britainia Handiari, Alemaniako Errepublika Federala sortzeko. SESBek blokeoaz erantzun zien, hauek aire zubiez baliatzen hasi zirelarik, eta gero SESBek ere kapitalisten joera hartu zuen, Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortuz. 1991 arte bi estatutan banatua egon da Alemania, bata kapitalista eta bestea komunista.
1946-1954 bitartean Indotxinako gatazka hasi zen. Frantziak bere kolonia izandakoa berreskuiratzeko asmoan egindako gerra izan zen,eta galtzaile suertatu zen. Indotxinak independentzia lortu zuen eta Genevako itunak, Vietnam bitan banatu behar zela zihoen, 17.paralelotik gora erregimen komunista, eta behea, erregimen kapiatlista izango zirelarik.
Koreako gerra izan zen beste gertaera bat. Hau bi estatutan banatu zuten; 38.paralelotik gora SESBen esku eta hortik behera EEBBen esku. Geroago, sobietarrek Ipar koreari lagunduz, Hego korea erasotu eta inbaditzea lortu zuten, Pusango portua izan ezik. Hala ere, estatubatuarrek Hego koreari laguntzeko baimena lortu eta halaxe egin zuten, ez baitzuten nahi komunistek aurrera egitea eta ondorioz komunismoa Asian zehar hedatzea. Hori dela eta, ipar korearrek atzera egin behar izan zuten estatubatuarren aurrean.
Azken gatazka, Kubako misilena izan zen. Hemen, estatubatuarrek beraien diktadore bat jarri zuten agintean, eta honen aurka iraultza egin zuten, komunismoa ezar zedin (Fidel Castro). Ondoren, EEBBek kuba inbaditu nahi izan zuten, eta lehorreratu ziren atzerriratutako kubatar batzuek Fidel lekutik kentzea lortu nahi izan zuten. Dena dela, Kuba SESBen aliatua zenez, bere lurretan EEBBei zuzendutako misilak jartzea baimendu zion. EEBBetan sekualko izua zabaldu zuen honek, edozein momentutan hondamendia eragin baitzezaketen misilek, eta beraz, uhartea blokeatu zuten. Azkenik, sobietarren buruak atzera egin zuen eta misilak bueltarazi zituen.
Beraz, argi dago ideologietan oinarritutako gerra izan zela bereziki, azkenik kapitalistek irabazi zutelarik. Komunismoa gutxinaka indarra galtzen joan zen, SESBen kasuan bereziki, eta ikusi besterik ez dago gaur egungo egoera, ipar Korean eta Kuban baino ez baitago komunismoa indarrean.
Adiskidantzaren urteak (1924-1929)

IDENTIFIKATZEA
Gaiaren zehaztasuna: I.Mundu gerraren ostean, ohi bezala, adiskidantza eta bake-itunen garaia etorri zen, eta horietako bat, Stresemannek eta Aristide Brianek sinatutakoa izan zen.
Pertsonaien identifikazioa: Ezkerrean, Aristide Briand azaltzen da, I.Mundu Gerran eta honen ostean Frantziako ministro izandakoa. Bere aldamenean, Gustav Stresemann, Alemaniako kantzillerra.
Data: 1924-1929 bitartean
Lekua: Frantziako zein Alemaniako bilera batean egindako argazkia izan daiteke.
AZTERKETA ETA IRUZKINA
Azterketa
Planoak: Eszena bi planotan bana daiteke; bata, argien ikusten dena eta garrantzitsuena, Stresamannek eta Briandek osatzen dutena da, eta bigarrena berriz, beraien atzekaldean azaltzen diren agintariek osatzen dutena.
Pertsonaiak: Garai hartan egindako bilera batean ateratako argazkia izango da seguruaski, Frantzian zein Alemanian. Beraien atzean betse agintari batzuk daude, baina ez da emakumerik azaltzen.
Ikurrak: Ez da ikurrik ageri.
Iruzkina
I.Mundu Gerra bukatzean, ezegonkortasuna zen nagusi Europan. Frantziako eta Alemaniako nazionalismoen etsaitasuna areagotuz zihoan eta gainera Estatu Batuek, lehen poterntzia ekonomikoa zenak, aislazionismora jo zuen. Versaiilesko ituenan izenpetutako akordioek ere ez zuten egoera erraztu, eta horrez gain, Errusia sobietarrak ere ez zuen eragin positiborik izan, boltxebikeen ideaiak hedatzearen beldurra areagotu baitzen. Azkenik, Nazioen Elkartea sortu zen, herrialdeen arteko gatazkak bake bidetik konpontzea ahalbideratzen zuen elkartea. hala ere, argi ikusi zen ez zuela ia ezertarako ere balio izan.
1924an ordea, egoera honi buelta eman zitzaion. 20. hamarkada zorontsua deitutakoa hasia zen jada Europan eta Estatu batuetan, ekonomiak izan zuen susperraldia zela medio. Garai honetan, egonkortasun politikoa hasi zen nagusitzen, eta hauteskundeetan aukeratutako buruzagi berri gehienak ezkertiarrak izaten hasi ziren, bakea lortzearen alde zeudenak. Hori dela eta, buruzagi politikoen belaunaldi berri bati eman zitzaion hasiera, diskurtso bakezaleak nagusitzen hasi ziren belaunaldi bati.
Horietako bat Aristide Briand Frantziako ministroak eta Stresemann Alemaniako kantzilerrak burutu zutena izan zen. Frantziako hauteskundeetan, 1924an, bloke ezkertiarra atera zen garaile, Aristide briand bertako kide zela, eta Alemanian Stresemannek lortu zuen boterea. Bi hauek Alemaniaren eta Frantziaren arteko elkar-ulertzea lortzeko prest azaldu ziren, I.Mundu Gerran izandako gatazkak ahaztuta.
Horrela ba, 1925eko abenduaren 5etik 16ra, Locarnoko konferentzia egin zen. Bertan, Frantziak, Britania Handiak, Belgikak, Italiak, Poloniak eta Txekoslovakiak Versaillesko Ituna berretsi zuten eta baita segurtasun kolektiboko sistema berri bat martxan jarri ere.
Locarnoko Itunean, Alemaniak, Belgikak eta Frantziak konpromisoa hartu zuten Versaillesko itunean izenpetutako lurralde “statu-quo”-a betetzeko. Gainera, Alemaniak Renania desmilitarizatzea eta gatazkaren bat izanez gero nazioarteko arbitrajera jotzea konprometitu zuen. Dena den, itun honek ez zuen lortu Alemaniak Polonia eta Txekoslovakiako mugak errespetatzea.
Itun honen segidan beste hainbat itun ere sinatu ziren, besteak beste Briand Kellog ituna, Estatu Batuek, gaatazka bat izatean nazioarteko arbitrajera jotzea izenpetzen zutelarik. Garai hartan, Nazioen Elkartearen arbitrajerako gaitasuna eta garrantzia izugarri hasi zen estatuek honi erakutsi zioten atxikimenduagatik batez ere, baina hala eta guztiz ere, 30. hamarkadako krisi ekonomikoaren (1929ko Crack-a) eta faxismoaren gorakadaren ondorioz, itun hauek baliogabetu ziren, pixkanaka II.Mundu Gerrara hurbiltzen hasi zirelarik.
ALIATUAK ITALIARA SARTU NAHIAN
DOKUMENTUA IDENTIFIKATZEA ETA AURKEZTEA
DATA:1943
EGILEA: Kartelean bertan egilearen izenik agertzen ez den arren, suposatzen da Alemaniako Naziak direla kartel honen egileak.
IGORLEA: Alemaniako gobernu Nazia da igorlea.
GAI NAGUSIA: Aliatuek Italian sartu nahi zuten eta, Afrikako iparraldetik (Siziliatik…) saiatu ziren Italian sartzen. Hegoaldea hartzea lortu zuten arren, Mussolinik eta beste batzuek iparraldera ihes egin zuten, eta han, Alemaniaren laguntzaz, aliatuek aurrera egitea saihestu zuten. Esan daiteke, Alemaniarrek aliatuei adarra jotzea lortu nahi dutela kartel honekin.
HARTZAILEAK: Aliatuak dira hartzaileak, batez ere, Britainia Handia eta Estatu Batuak.
AZTERKETA ETA IRUZKINA
Ezaugarri formalak: Kartelean oso irudi argiak erabili dira, itsasoa eta lehorra irudikatzen baitira. Italia estatua azaltzen da, inguruko lurralde batzuk ere bai, mediterranear itsasoa eta Sizilia. Irudiaren goikaldean, “it’s a long way to Rome” esaera dago, aliatuei, Erromarako bide luzea gelditzen zaiela adierazten duelarik.
Adierazten dituen ideien garapena: Azaltzen den irudiak ideia jakin batzuekin ditu harremanak. Alde batetik, Sizilia azaltzen da irudian, aliatuek Italiara sartzeko eduki zuten bidea alegia. Handik sartu ziren estatura, eta ondoren, hegoaldea bereganatzea lortu zuten. Gero, Mussolini eta beste nazi asko iparraldera igaro ziren, aliatuek harrapa ez zitzaten. Alemania laguntza ematera etorri zitzaien orduan tropa Italiarrei, eta aliatuak iparraldera pasatzea eragotzi zuten, Erroma hartzea eragotziz. Mapan, Italiaren hegoaldean azaltzen diren Britainiar Handiko eta Estatu Batuetako banderek adierazi nahi dute, ezin izan zutela hortik aurrera egin, Italiarrek eta Alemaniarrek eutsi egin zielako, eta noski, bide eta borroka luzea zeukatela oraindik Erroma hartzeko.
Iruzkina: Afrikako iparraldea oso gune garrantzitsua izan zen II.Mundu Gerran, nahiz eta gune garrantzitsuagoak ere izan ziren. 1940an Italiak Egipto inbaditu zuen, eta honi erantzuteko Britainia Handia ere bere tropak bidali zituen bertara. Berehala, Alemaniak erantzun zuen, bere tropak ere bertara bidaliz. 1942ko urria bitartean eraso eta kontraerasoka aritu ziren Britainiarrak etab Alemaniarrak, Ekialde Hurbileko petrolio guneak kontrolatzeko asmoz. Azkenik, Alemania izan zen galtzaile, lurralde haiek aliatuen gotorleku bilakatu zirelarik.
1943an hasi zen aliatuek Italia inbaditzeko prosezua. Casablancatik Kairorako lurraldeen jabe zirenez, Siziliara pasatzea lortu zuten aliatuek uztaila eta abuztua bitartean. Espedizio horretan zeuden bitartean, uztailaren 25ean hain zuzen ere, Mussolini agintari italiar nazia buruzagitzatik bota zuten, eta Italia aliatuekin armistizioa sinatu beharrean aurkitu zen. Hala egin zuen, baina Mussolini iparraldera igaro zenez, hara joateari ekin zioten aliatuen tropek. Hala ere, Alemaniak bere tropak bidali eta Italia hartu zuen, aliatuen iparralderako aurrerapena galerazi zuelarik. Beraz, ezin izan zuten beraien helburua lortu, Erroma hartzea alegia, eta Napoli inguruan gelditu zen gerra, aliatuentzako inolako aukerarik gabe.
Hori dela eta, Alemania hartzeko hirugarren fronte bat zabaldu behar izan zuten aliatuek mendebaldeko Europan. Helburua lortzeko, Normandiatik sartu ziren aliatuak 1944ko ekainean, eta pixkanaka aliatu gehiago bidaliz, Frantzia Alemaniaren eskuetatik askatzea eta tropa Alemaniarrak atzeratzea lortu zuten.
Azkenik, Europako gerra 1945eko urtarrila eta maiatza bitartean amaitu zen, Alemania berriz ere galtzaile atera zelarik. Aliatuak izan ziren garaile.
ALEMANIAREN HEDAPENA (1936-1939)
Mapa honetan, Alemaniak 1936 eta 1939 urteen artean izan zuen hedapena azaltzen da, Europaren zati handi baten jabe ere izan zela adierazten digularik.
I. Mundu Gerra Alemaniak galdu zuenez, itunak sinatu zituen herrialde irabazleekin, hauetako bat, Versaillesko ituna izan zelarik. Hemen, Alemaniari baldintza gogorrak ezartzen zitzaizkion, lurralde murrizketa hauetako bat zen. Alemanian Mundu Gerra galtzea demokraziaren errua zela uste zuten eta honek, beste gauza askoren artean, faxismoaren gorakada ekarri zuen. Hitler alderdi naziaren burua zen eta 1933an errepresioz inguratutako hauteskundeetan estatuaren buruzagitza lortu zuen honetarako bere aurkariak hil, jendeari izua zabaldu etab. egin zituen. Alderdi naziak bi helburu nagusirekin gobernatu zuen. Bata, arma industria hedatzea zen, hurrengo mundu gerrarako prest egoteko, eta bestea, pangermanismoaren ideia aplikatzea zen, hau da, alemaniar guztiak leku berean bizitzea. Horretarako,Alemaniarrak bizi ziren lurralde guztiak inbaditu zituen Hitlerren armadak.
1936ko Martxoan Renania ingurua inbaditu zuen, Reicheko lurraldea izan arren, desmilitarizatuta baitzegoen. Versaillesko ituna gutxietsi zuen horrela, inguru hori desmilitarizatuta edukitzeko agindua baitzuen.
Bi urte beranduago Austriako lurraldea batu zen inperio honetara, Anschluss lurraldea osatuz. Hemen ere, Alemaniak Versaillesko ituneko atal bat hautsi zuen, Austriarekin bateratzea debekatu baitzioten 1.Mundu Gerraren bukaeran. Berlin-Erroma Ardatza sinatu aurretik Italiaren esku zegoen Austriaren independentzia ziurtatzea, eta naziak estatu kolpea ematen ahalegindu zirenean, bere tropek zapuztu zuten nazien ahalegina. Ordutik aurrera Austriar nazismoa indarra hartzen hasi zen eta honek Alemaniarekin bateratzea erraztu zuen.
Urte bereko urrian sudeteetako lurraldeak okupatu zituen. Hemen, 3 milioi inguru alemaniar bizi zirenez, agintariek inguru hura ere Alemaniako Reicharen barruan egon behar zela uste zuten(pangermanismoa), eta Britainia Handia eta Frantziaren baimenari esker helburua lortu zuten. Izan ere, baretze politika deiturikoa egin zuten hemen Frantziak eta Britainia handiak, Alemaniari nahi zuen guztia egitren utzi baitzioten, noizbait eskakizunekin amaituko zuela pentsatuz.
1939ko martxoan Alemanek Txekoslovakia bi zatitan banatzea eragin zuten eraso batez baliatuz. Bata, Bohemiako eta Moraviako protektoratu aleman izendatu zuten eta bestea berriz, Eslovakia, Berlinen mendeko estatu. Pixkanaka ekialderantz hasi ziren hedatzen, Hungaria, Bulgaria… okupatuz.
Azkenik, urte bereko irailean Gdansk lurralde Poloniarrarekin gertatu zena aipatu behar da. Estatu libre honen gaineko subiranotasuna eskatzen zuen Alemaniak, bertako biztanleria gehiena alemaniarra baitzen. Horregatik Polonia inbaditu zuen, itun Germaniar Sobietarrak onartu egiten baitzion. Hala ere, Britainia Handiak eta Frantziak ez zuten hori onartu, eta gerra deklaratu zioten irailaren 2 eta 3an, II.Mundu gerrari hasiera eman zitzaiolarik
Guzti honen ondorioz, 1939ko Irailaren 3an II.Mundu Gerra hasi zen, Europan hasi arren, pixkanaka mundu guztian zehar (ozeano barean,Japonian, Afrikan…) hedatu baitzen. Oraingoan ere, Alemaniak hasieran sekulako garaipenak lortu arren, galtzaile atera zen.
La Wehrmacht invade Polonia
1939ko irailaren 1ean Alemaniarrek eta Sobietarrek Polonia inbaditu zuten. Wehrmacht armada nazia izan zen eta hauxe izan zen ekintza hau burutzeko erabilitako armada. Polonia hartzeko arrazoia, Alemanek pangermanismoa gauzatu nahi zutela izan zen, hau da, alemaniar guztiak leku berean bizitzea. Polonian hainbat alemaniar zeudenez, hori aprobetxatu zuten. Itun Germaniar-Sobietarrak onartu egiten zuen hori egitea, ez ordea Frantziak eta Britainia Handiak. Horregatik, Alemaniak ekintza hau burutu bezain pronto, irailaren 2 eta 3an, gerra deklaratu zioten Alemaniari, Poloniarekin sinatuta zituzten akordioak zirela eta. Orduantxe hasi zen gaur egun II.Mundu Gerra izenez ezagutzen duguna.